Besteak eta ni (1)

 Hausnarketa:


Aurreko saioan landutako gaia Aniztasuna izan da, bertan tolerantzia eta enpatia kontzeptuak agertzen direlarik. Ariketa ezberdinen bidez, bi termino hauen definizoa barneratzea eta desberdintzea lortu dugu, ariketa hauen helburuetako bat kontzeptu hauek hobeto ulertzea izan baita. Bestalde, gure ikuspuntu kritikoa eraikitzeko baliogarria izan da, izan ere, iritzi ezberdinak partekatu ditugu.


Saio horretan, lehenik eta behin, tolerantzia, errespetu eta enpatia kontzeptuak definitu genituen. Hau egin ondoren  posit batzuk eman zizkiguten, tolerante eta enpatiko gisa jar genitzan. Jarduera horren bidez, kontzeptu horien esanahia ezagutu genuen, eta pixka bat ikasi genuen nola ginen. Ondoren, bi pertsona erakutsi zigun (poliziak eta gazteak), eta hori ikusi ondoren, hurbilen sentitzen ginen pertsonari buruzko jarrera hartu behar genuen. Horretarako, gazteen eta poliziaren arteko lizkarrak ikusi genituen, bideo batean eta aldizkari batean. Pertsona horrekin jarrera hartu ondoren, pertsona horri buruz gauza positiboak eta negatiboak jartzeko eskatu zigun. Nire ustez, zure jarreraren arabera, errazagoa edo zailagoa da gauza negatiboak eta positiboak esatea. Adibidez, nik gazteen aldez jarri nintzen, eta errazagoa izan zitzaidan haiei buruz gauza positiboak esatea poliziei buruz baino. Halaber, uste dut gaur egungo egoeran gizartean oso presente dagoen gaia dela eta gazte gehienei eragiten digula, eta horregatik ez zela hain zaila izan.


Klasearekin jarraitzeko, pertsonaia publikoen argazkiak zituen taula bat zegoen jarduera bat egin genuen, eta esan behar genuen norekin ez genuen kaferik hartuko eta norekin bai. Gure aukeraketaren arrazoiak eman behar genituen, eta horrekin konturatu nintzen askotan ez ditugula pertsona horiek ezagutzen, baina haien idealengatik edo pentsamenduengatik ez dugula haiekin harremanik izan nahi. Jarduera honekin konturatu naiz, askotan ez ditugu beste pertsonen idelak edo pentsamenduak errepetatzen edo toleratzen, nahiz eta guk baitz pentsatu. Adibidez, nik beti esaten dut jendearen idealak errespetatzen ditudala, baina jarri nuen ez nuela toreatzaile batekin kaferik hartuko, ez nengoelako ados haren ideiekin.


Bukatzeko, ariketa guztiak egin eta gero, beste posit bat hartu genuen eta jarri genuen berriro ze nolako enpatia eta tolerantzia maila geneukan. Egia esanda nire posita aldatu zen, lehenengo momentuan jarri nuen 2 miala neukala tolerantziaz eta jarduera guztiak bukatzean, 1 maila neukala jarri nuen. Izan ere, ariketa askotan konturatu nintzen beste pentsamenduak toleratzea pixka bat kostatzen zaidala.


Amaitzeko, esan behar dut egin genituen jarduerak oso egokiak iruditzen zaizkidala etorkizun baterako, nolakoa izan behar dugun ikastea eta jakitea gure lanean pertsona asko aurkituko ditugula eta denek ez dutela guk bezala pentsatuko eta errespetatu egin behar dela. Beste gauza bat da pentsamendu horrekin bat ez etortzea, baina errespetatu egin behar da.


Jarduera guztiak egin ondoren, hainbat ondorio atera ditut; lehenengoa da ezagutzen ez ditugun pertsonei buruzko aurreiritzi asko ditugula eta horiek kendu egin behar direla harreman sozial osasuntsuak izan ahal izateko. Horrekin esan nahi dut, adibidez, uste nuela oso enpatikoa eta tolerantea nintzela iritzi guztientzat, eta konturatu naiz askotan kosta egiten zaidala identifikatuta sentitzen naizen gaiei buruzko iritzi batzuk edo ulertzen ditudan gaiei buruzkoak onartzea. Bigarren ondorioa izan da askotan bat egiten dugula gure bizitzan oso enpatikoak direla eta mundu guztiaren ideiak errespetatzen dituztela pentsatzen duten pertsonekin, baina errealitatean,  ez direla. Nire ustez, norbait edo zerbait errespetatzen ez baduzu, ezin duzu eskatu jendeak horrela jokatzea zurekin, uste dut txikitatik irakatsi beharko liguketela zer diren enpatiaren, errespetuaren eta tolerantziaren benetako esanahiak, eta irakatsi beharko liguketela erabilera egokia ematen.




Comentarios