AINZTASUNA ETA HIZKUNTZA IPUIN LANKETA

 ANIZTASUNA ETA HIZKUNTZA IPUIN LANKETA


Gelan, talde bakoitzak ipuin bat aukeratu du, ondoren guztien aurrean irakurtzeko asmoz. Irakurritako ipuinak, aniztasunaren inguruan hitz egiten dute. Behin hau eginda, taldeka aniztasunaren edota inklusioaren inguruko hausnarketa txiki bat egin nahiko genuke, gure iritzia bertan islatuz. 


Aukeratutako ipuinek aniztasunaz genuen ideia zabaltzen lagundu digute, hasieran genituen ideiak aldatuz. Jarduera hau eginez, aniztasunaren kontzeptua hobeto ulertu dugu, eta hau ipuinak ondo ulertzeko baliogarria izan zaigu, pertsonaien jarrerak aztertuz eta ulertuz.  


 Liburu hauek, gure gizartean  “desberdinak” kontsideratzen direnen azalean jartzeko aukera ematen digute. Gainera modu natural batean kontatzen dizkigute historio horiek eta beraz, horrek egoerak errezago barneratzen laguntzen digu . 


Aniztasunaren kontzeptua, txikitatik barneratu beharreko gaia izanik, eskolan lantzerako orduan berebiziko garrantzia duela azpimarratu nahiko genuke, gure egunerokotasunean oso presente dagoen gaia baita. Gainera, hau eskolan barneratzeak etorkizun hobeagoa eraikitzen laguntzeaz gain, bazterkeriak eta aurreiritziak alde batera uztea lagundu dezake. 


Beste alde batetik, liburu hauen bitartez desberdintasunaren baloreaz ohartu gara, gure gizartean aniztasuna bermatzeko balio baitute. Honekin batera, bakoitzaren askatasuna txikitatik sendotzea ezinbestekoa iruditzen zaigu eta, horregatik, denok desberdinak garela jakin behar dugu, baina baita guztiok balio berbera dugula ere. Izan ere, mundua pertsona desberdinez osatuta dagoenez, pertsona  bakoitzaren ezaugarriak direnak direla, guzti hauen garrantziaz kontzientzia hartu beharko genuke, inor baztertu gabe.


Gainera, liburu hauekin zenbait jarduera egitea oso gomendagarria izango litzateke, aniztasuna era dibertigarriago batean lantzeko. Monstruo arrosaren ipuinean adibidez, liburuaren bukaeran zenbait ariketa daude gai hau lantzeko, besteak beste, pertsonai nagusiak margotzea. 


Bestalde, liburu hauekin dantzak eta abestiak sortzea lagungarria izan daiteke mezu desberdinak barneratzeko eta era dinamikoago batean lantzeko. Era berean, amaiera desberdinak proposatu ditzazkegu edo haurrak liburuei amaiera bat eman diezaiokete. Horrez gain, hainbat postal idatzi ditzazkegu gure lagun berriei (liburuan dauden pertsonai nagusiei) gure pentsamenduak, sentimenduak eta abar azalduz. 


Guzti hau aipatuta, gai hauek lantzen dituzten liburuen garrantziaz ohartzea ezinbestekoa dela uste dugu. Gainera, txiki txikitatik aniztasuna bezalako kontzeptuak barneratzen hastea onuragarria izango litzatekeela argi dugu. Beraz, guztion laguntzaz gizarte anitza lortzea funtsezko erronka bat dela iruditzen zaigu.




Carballa Perez, Maialen.

Fernández Ruiz, Jessica.

Fernández Sánchez, Laura.

García Pérez, Carla.

Hurtado Maniega, Laura.

GA1




Comentarios